ESNATU NAIZ kabareta
ESNATU NAIZ KABARETA. Abenduak 10, barikua, 20:30ean
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek trans kolektiboko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.
Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).
Emanaldia 20:30ean hasiko da.
AFALTZEKO AUKERA: Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).
Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 5 € // Ez Bazkideak: 7
Beyoncé izan nahi duen baserritarra
Ideia hori buruan zuela hasi zen Andoni egitasmo honi forma ematen 2018an. Hasiera batean antzerki obra baten gidoia zirudien, baina idazketa prozesuan aurrera egin ahala, dantzak eta musikak pisu handiagoa hartu zuten. Gidoiaren lehen bertsioa 2019ko urtarrilaren 1ean amaitu zuen. Ordurako argi zuen obra idazteaz gain, taularatzeko gogo handia zuela eta horretarako norbaiten laguntza beharko zuela. Eta Amancay Gaztañagak eskaini zion behar zuen babesa egitasmo hori errealitate bihurtzeko.
Lantzen dituen gaiak
Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? Beste modu batean galdetuta: gure nahiek, beharrek eta ametsek zer leku dute gure egunerokoan?
Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sormena, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egiten du kabaretak.
Fitxa artistikoa
IZENBURUA: Esnatu Naiz
IDEIA, GIDOIA ETA ZUZENDARITZA: Andoni Mutiloa
AHOLKULARITZA ETA KANPO BEGIRADA: Amancay Gaztañaga
ARTISTA: Andoni Mutiloa
MUGIMENDU ZUZENDARITZA: Eneko Balerdi
EKOIZPENA: Elur Etxea
NORI ZUZENDUTA: Ikusle helduak
IRAUPENA: Bertsio laburra: 37 minutu / Bertsio luzea: 50 minutu
HIZKUNTZA: Euskara
Emanaldiaren babesleak