FAKTORIA OPORRETAN!
Irailaren 7an irekiko ditugu berriz ateak.
Ongi pasa oporretan eta bueltan gaude!
*Bulegoa irekita astelehenetik barikura 9:00-14:00
DATOZENAK
IRAILAK 11, barikua · 17:00
ARTE HARTZE ZIKLOAREN IREKIERA EGUNA · APODCAST SAIO IREKIA + AUHEN KONTZERTUA
Sarrerak
URRITIK AZARORA
'AGROEKOFEMINISMOTIK ELKAR ELIKATUZ' ZIKLOA
Info+ / Izena eman
URRIAK 2, barikua · 19:00
FUSIBLE KONTZERTUA ·
ARTE HARTZE ZIKLOA
Sarrerak
AZAROAK 1, domeka
IBANTUTA ZINEMA TAILERRA · ARTE HARTZE ZIKLOA
Sarrerak
ALBISTEAK
BASA ZIKLOAREN BIGARREN BEKA
ANE CUESTA, EKAINETIK IRAILERA
Ane Cuesta ikus-entzunezkoen sektorean lanean ari den sortzaile eta zinemagilea da. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta ondoren zinemagintzako prestakuntza espezializatua jaso zuen ECPVn.
Beka honekin, bere asmoa aspaldi idatzitako ipuin bat fikziozko film labur batean gidoira pasatzea da. Herri txiki bateko tabernari alkoholiko baten gainbehera kontatzen du: bere negozioa hondoratzen ari da, emaztearekin duen harremana bortitza eta toxikoa da, eta desesperazioak negozioa salbatzeko irtenbide makabro batera eramango du.
Beka honekin, bere asmoa aspaldi idatzitako ipuin bat fikziozko film labur batean gidoira pasatzea da. Herri txiki bateko tabernari alkoholiko baten gainbehera kontatzen du: bere negozioa hondoratzen ari da, emaztearekin duen harremana bortitza eta toxikoa da, eta desesperazioak negozioa salbatzeko irtenbide makabro batera eramango du.
UDAZKENEKO SORMEN EGONALDI ETA BEKA DEIALDIA
IZEN EMATEA ITXITA, KULTUR FAKTORIA AUKERAKETA FASEAN DA
KOKORIKOREN ESKUTIK URRIAN ASTEBURUPASA...
ZUHATZAKO UHARTEAN VI. PIRATEN ESPEDIZIOAN!
Aurten berriz ere Zuhatzako uhartera joango gara, urriak 3-4ko asteburuan kide ezberdinak batuko gara Aiaraldako komunitatea egiteko. Izena eman dezakezue irailaren 7a arte.
Animatu gurekin asteburu bat igarotzera, euskaraz bizitzera!
SUBETE, ETXERA ERAMATEKO PLATER AGROEKOLOGIKOEN ZERBITZUA
GURE ZERBITZUAZ GOZATU NAHI?
Denbora aurreztu baserriek bizitza irabazteko. Asteroko taper zerbitzua zure eskura! Garaian garaikoa, agroekologikoa, tokikoa eta maitasunez kozinatua.
Informazio guztia Ekonomatuko webgunean.
EMAN IZENA HEMEN!
ESKUALDEKO KAMISETA MOLOIAK PALESTINAREKIN BAT!
AIARALDEA PALESTINA KAMISETAK SALGAI
Aiaraldea Palestina kamisetak Faktorian eta gure webgunean dagoeneko salgai.
Torontile eta Olaia Benitoren laminak ere topatuko dituzue bertan.
Eta gogoratu, produktu hauekin ateratako diru guztia Palestinara bidaliko dugu.EROSI ZUREA
ORDUTEGIA
eta EGUTEGIA
Astelehenetik barikura: 17.00-20.30
Zapatuetan: 10.30-14.00
Jarduerak dauden egunetan ere FAKTORIA IREKITA egongo da.
ATELIERREN FAKTORIA
2026/2027 ikasturtean zehar martxan izango ditugun haur/familia, gazte eta helduentzako ikastaro eskaintza. Laster informazio gehiago!