KOOPERATIBA
NORTZUK GARA
Aiaraldea eskualdeko 510 bazkide erabiltzailek kudeatzen duten entitate sozial honen xede orokorra tokikotasunetik euskara(z) bizitzeko komunitatearen beharrei erantzuten dizkien tresnak sortzea da.
GURE HISTORIA
GURE BALIOAK
TOKIKOAK
Gure lurralde hurbilean bizi gara eta lan egiten dugu, txikitasunetik eta gertutasunetik Euskal Herrian eta munduan gure lekua aldarrikatzen eta eraikitzen dugu.
ERALDATZAILEAK
Justizia sozialean, parekidetasunean, kultur eta identitate aniztasunean, garapen jasangarrian eta ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako jendarte-eredu berri baten alde lan egiten dugu.
LIBREAK
Gure hausnarketa, erabaki eta ekimenetan libreak gara. Dependentzia ekonomiko eta politikoetatik ihes egin, eta amesten dugun jendartearen kasuan bezala, gure buruaren jabe gara.
KOMUNITARIOAK
Bere buruaren jabe diren eta garatzen diren jendarteetan sinisten dugu. Horretarako elkarlana eta lan-kooperatiboaren alde egiten dugu, nortasun eta premia indibidualak komunitate kolektiboen parte direla uste dugulako.
ERAIKITZAILEAK
Aiaraldeko jendartearen premia komunitarioei erantzungo dioten ekimenak eta proiektuak sustatu eta eraikitzea dugu xede. Gustuko ez ditugun errealitateak ukatzetik harago egin, eta norbanakoak era kolektibo eta bizigarri batean asebeteko dituzten errealitate berriak eraikitzen ditugu.
ILDOAK
LAN EREMUA
ARABAKO 5 UDALERRI
Laudio, Amurrio, Aiara, Okondo eta Artziniega
BIZKAIKO 4 UDALERRI
Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo
45.000 BIZTANLE
ditu Aiaraldeak
BIZTANLEGOAREN
%50a erdalduna
%25a euskalduna
%25a euskaldun hartzailea