IZAN ZAITEZ FAKTORIAKO BAZKIDE

 

Zergatik egin bazkide?

Aiaraldean euskararen komunitate eraldatzailea ahaldundu, hazi eta garatu dadin.

Bazkide izateagatik, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako proiektu guztietan onura material ugari izango dituzu .

 

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea,  irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko Kooperatiba da, 515 bazkide erabiltzailek eta langileek kudeatzen duten eskualdeko entitate soziala. Bazkideak dira Kooperatibaren eta honek kudeatzen dituen proiektuen gaineko erabakiak hartzen dituztenak bazkide bat, boto bat printzipioa jarraituta
Proiektua ere, bazkide hauen ekarpen ekonomikoari esker finantzatzen da, oinarri sozial horrek ematen baitio aurrera egiteko arnasa. Baina Kooperatibako bazkide izateak, betebeharrez gainera, onura sozial eta material asko ere ematen dizkigu; euskaraz eta balio eraldatzaileen arabera bizitzeko tresnak eta onurak.
Erronka handiak ditugu esku-artean, marraztu ditugun ametsen tamainakoak, eta bide hori egiten jarraitzeko zu ere behar zaitugu, zure bazkidetza behar dugu proiektu guzti hauek herritarrenaj eta herritarrentzat izan daitezen, euskararen komunitatea Aiaraldean ahaldundu, hazi eta garatu dadin.

BAZKIDE IZATEAK ZEIN ONURA EMANGO DIZKIT?

            Erabakimena eta informazioa

            # Batzar Orokorretan eta lan-batzarretan parte hartu eta erabakiak hartzeko eskubidea izango duzu (bazkide bat, boto bat printzipioa ezarrita).
            # Borondatezko kapital ekarpenak egiteko aukera izango duzu, urteko % 0,4ko interes tasarekin.
            # Informazio barne-buletinak hilero jasoko dituzu zure e-posta helbidean.

            Bestelako onurak kooperatiban 

            # Kooperatibak egiten dituen kontratazioetan lehentasuna izango duzu.
            # Kooperatibak antolatzen dituen jardueretan, lehentasunezko izen-ematea izango duzu.
            # “Aiaraldea Etzi” hausnarketa, analisi eta komunitatearen garapena sustatuko duen aldizkari hiruhilabetekari berria etxeko postontzian jasoko duzu.

            Komunikabidean

            # Beste herritarrek baino lehenago jasoko duzu egunkariaren bertsio digitala. 
            # Urtean behin eskela bat doan argitaratzeko aukera izango duzu.
            # Aldizkari berezien ale bat etxeko postontzian jasoko duzu.
            # Asteroko zozketetan onurak edo abantailak izango dituzu.

            Faktorian

            # Faktoriako espazioak (sukaldea, jantokia, oholtza...) erreserbatzeko lehentasuna eta txoko bezala erabiltzeko aukera izango duzu. 
            # Taberna eta sukalde zerbitzuetan prezio berezia izango duzu.
            # Ordainduzko kultur ekitaldietan prezio berezia izango duzu.
            # Ordainduzko formazio ekimenetan prezio berezia izango duzu.

            Ekonomatuan

            # Tokikoak eta ekologikoak diren elikagaien erosketetan prezio berezia izango duzu. 
            # Erosketa kolektiboetan deskontuak eta bestelako onurak (etxerako zerbitzua adibidez)izango dituzu.

            Hezkuntza jardueretan

            # Haur zein helduentzako antolatzen diren jarduera eta zerbitzuetan deskontua: udalekuak, irteerak, formazio ekintzak, ludoteka zerbitzuak, eskolaz kanpoko jarduerak, etab.
            # Hezkuntza ildoaren informazio buletina jasoko duzu e-postan.

            Kontsumo alternatibetan

            # Ekonomia sozialeko kontsumo alternatibetan onurak izango dituzu (Goiener, Izarkom, Koop57...).
            * Onura hauen garapena zehazteke dugu.

            Kooperatibaren baliabideetan

            # Kooperatibak bazkideentzat eskuragarri jartzen dituen baliabide materialak erabiltzeko aukera (kamerak, soinu ekipoak, inprimategi zerbitzuak, tripodeak...)  

            Zalantzak dituzu?

            J ar zaitez gurekin harremanetan 
            eta kafe bat hartuko dugu:  
            Posta elektroniko bidez:
            faktoria@aiaraldea.eus
            Telefono bidez: 
            946 56 85 54 / 688 64 79 42
            Faktoriara etorrita:
            Errotari kalea, 4-8 pabilioia, Laudio (Araba)

            KOOPERATIBISTA IZATEARI BURUZKO OHIKO ZALANTZEI
            ERANTZUN ZEHATZAGOAK HEMEN 


            BAZKIDETZA MOTAK

            OHIKO ERABILTZAILEA

            *13 .00 

            /HILERO

            (*ARABA, BIZKAIA eta GIPUZKOAKO ERRENTA AITORPENEAN %30eko KENKARIA)
            *EAEn   109,20   euroan geratzen da urteko kuota-gastu erreala
            • Bazkide izatearen onuretaz gozatu
            • Zutaz gainera, beste heldu bat eta bi adin txikiko  sartu ahal izango dituzu bazkide kartillan, denek bazkide-onurez gozatu ahal izango duzue.
            • Kultur jardueretarako  sarrerak erreserbatzeko lehentasuna  izango duzu
            • %10-15 eko deskontua  izango duzu Faktoriak eskaintzen dituen zerbitzuetan: kultur jardueretan, kantinako sukaldean zein tabernan, ekonomatuan, inprimatze zerbitzuan, udalekuetan...
            • Bestelako onurak  ere izango dituzu: Aiaraldea komunikabidean, zozketetan, kooperatibako azpiegituren erabilpenean...
            • BAZKIDE IZAN NAHI DUT

            OHIKO ERABILTZAILEA

            *156 .00 

            / URTEKO ORDAINKETA BAKARREAN 

            (*ARABA, BIZKAIA  eta GIPUZKOAKO ERRENTA AITORPENEAN %30ko KENKARIA)
            *EAEn    109,20     euroan geratzen da urteko kuota-gastu erreala
            • Bazkide izatearen onuretaz gozatu
            • Zutaz gainera, beste heldu bat eta bi adin txikiko  sartu ahal izango dituzu bazkide kartillan , denek bazkide-onurez gozatu ahal izango duzue.
            • Kultur jardueretarako  sarrerak erreserbatzeko lehentasuna  izango duzu
            • %10-15 eko deskontua  izango duzu Faktoriak eskaintzen dituen zerbitzuetan: kultur jardueretan, kantinako sukaldean zein tabernan, ekonomatuan, inprimatze zerbitzuan, udalekuetan...
            • Bestelako onurak  ere izango dituzu: Aiaraldea komunikabidean, zozketetan, kooperatibako azpiegituren erabilpenean...
            • BAZKIDE IZAN NAHI DUT

            EZ-OHIKO ERABILTZAILEA

            *78 .00

            / URTEKO ORDAINKETA BAKARREAN

            (*ARABA, BIZKAIA  eta GIPUZKOAKO ERRENTA AITORPENEAN %30ko KENKARIA)
            *
            EAEn   54.60   euroan geratzen da urteko kuota
            • Bazkide izatearen onuretaz gozatu
            • Zutaz gainera, adin txikiko bat  sartu ahal izango duzu bazkide kartillan, eta bazkide-onurez gozatu ahal izango du berak ere.        
            • Kultur jardueretarako  sarrerak erreserbatzeko lehentasuna  izango duzu
            • %10-15 eko deskontua  izango duzu Faktoriak eskaintzen dituen zerbitzuetan: kultur jardueretan, kantinako sukaldean zein tabernan, ekonomatuan, inprimatze zerbitzuan, udalekuetan...
            • Bestelako onurak  ere izango dituzu: Aiaraldea komunikabidean, zozketetan, kooperatibako azpiegituren erabilpenean...
            • BAZKIDE IZAN NAHI DUT