AGUR ETA DOLORE (Antzerkia eta txokolatea)

Registrations are closed
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula. Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu ("Saioa hasi"). Modu horretan bazkide prezio bidez erosteko aukera ere agertuko zaizu.

[Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan 688 64 79 42 telefonoaren bitartez]. 

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu. Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu

AGUR eta DOLORE. Miren Gaztañaga eta Iraia Elias [ANTZERKIA eta TXOKOLATEA].  Urtarrilak 23, domeka.

Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri-koxkor. Nola egin aurrera? Noruntza jo? Agur eta dolore lan laburrak Bilboko Pabellon 6 aretoak emandako Kriseilu Saria irabazi zuen. 

Iraia Elias zarauztarra Amama filmean egindako papera zela eta Goya sarietarako hautagai izendatu zuten 2016an.

Miren Gaztañaga irundarra Antzerkiola Imaginarioaren taldekidea izan da Ander Lipusekin batera, besteak beste. Telebistan ere lan egindakoa da “Martina” programan eta “Goenkale” telesailean.


FITXA ARTISTIKOA

Antzezleak Iraia Elias eta Miren Gaztañaga

Zuzendaria Amancay Gaztañaga


Emanaldi laburra (20 minutu) 18:00etan hasiko da, jarraian, txokolate bero bat eskutan dugula, aktoreekin solasaldia izango dugu.

SARRERAK: 

  • Faktoriako Bazkideak: 5 €

  • Ez Bazkideak: 7 €


ANTZERKIA ETA TXOKOLATEA ZIKLOA

Antzerkira joateko ohitura gutxi dugu inguruotan, are eta gutxiago euskarazko antzerkia kontsumitzeko. Ziklo honen helburua da Aiaraldeko herritarrak antzerkira gerturatzea eta teloien atzean ezkutatzen den horretaz solastea sortzaileekin, txokolate goxo baten konpainiarekin beti ere. Horregatik antzezlanaren ostean, sortzaileekin solasaldia izango dugu Faktorian.


AGUR ETA DOLORE:

Ikuskizun baten ondorenean jarri zen Agur eta doloreren hazia. Miren Gaztañaga eta Iraia Eliasek bertan egin genuen topo ikusle bezala eta ikuskizun horretan ikusitako hainbat ezaugarrirekin zerbait egiteko gogoa sartu zitzaigun, umoretik, jolasetik. Aitzakia bat behar ordea elkarrekin zerbait sortzeko, eta orduan agertu zen Pabelloi 6ko antzerki laburraren jaialdirako deialdia. Bi aldiz pentsatu gabe helburutzat hartu eta hainbat gosari eta kafe hartze aprobetxatu genituen kulturaren inguruan bizitakoak eta hausnarketa ezberdinak proiektu batean aurkeztu eta deialdian izena emateko. Testu zehatzik gabe, ideia nagusiak eta inspirazio iturri ezberdinak erakutsiz eta lan metodologia aipatuz.

Bertan aurkeztu ziren proiektuetatik aukeratuak izan ginen, eta beraz, buruan bueltaka genituenak taularatu behar genituen, bai ala bai, eta dena 20 minutu eskasean. Orduan jo genuen kanpo begiradan laguntzeko konplizearengana. Gure inprobisazio eta ideiak ordenatzen lagunduko zigun pertsonarengana, zerk funtzionatzen zuen eta zerk ez ikusten eta zehazten lagunduko zigunarengana. Gure jolasetik ateratako testuak txukun txukun jasoko zituenarengana.

Amancay Gaztañaga eta hirukoa osatuta, errez joan da sormenaren bidaia, gozagarri eta umorez.

Plazerrez eta jolasez blai, antzeztera irteten garenean bezalaxe.

Kriseilu saria jaso zuen 2018an, euskarazko lan onenari.





Date & Time
igandea
2022(e)ko urtarrilaren 23(a)
18:00 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.