KOMUNIKABIDEA
Aiaraldea Komunikabide Faktoria 2010eko apirilaren 17an sortu zen, euskarazko komunikazioa sustatzeko helburuarekin. Hastapenetatik izan da, komunikabide komunitarioa, euskaratik eta euskaraz, multimedia euskarri anitzetan tokiko informazioa denon eskutik denon eskura jartzeko xedez. Egun, Aiaraldea.eus webgunea, Aiaraldea Hemen hamabostekaria (bi astero 10.000 ale banatzen dira eskualde osoan zehar doan) eta sare sozialak (Instagram, Facebook, Youtube, Twich, Telegram...) ditu martxan hedabideak, besteak beste. Hala ere, bestelako jarduera sozialak ere antolatzen ditu: argazki edo bideo lehiaketak, solasaldi publikoak, elkarrizketa digitalak eta abar.