ELIKADURA BURUJABETZA  


"Jaten duguna gara" da Elikadura Burujabetzaren ildoaren leloa. Tokiko produktu ekologikoak herritarren eskura jartzea da proiektuaren xedea, eskualdeko ekoizleekin elkarlanean arituz.

TOKIKOA KONTSUMITZEAN, 
Tokiko ekonomia sustatzen dugu, eta ekoizleek egiten duten lana balioan jarri.
Elikagaiak freskoagoak dira, erosketak ekoizleen eskuetatik gureetara pasatzen direlako zuzenean.
Elikagaien bidaiak murriztea ingurumenarekiko jasangarriagoa dena kontsumitzeko era bat da.

EKOLOGIKOA KONTSUMITZEAN,
> Ekoizpen modu jasangarriak sustatzen ditugu.
> Elikagaien zapore goxoa bermatzen da, kimikorik eta transgenikorik gabeko ereite eta ekoizte prozesua bermatzen delako.
> Osasungarriagoa jaten dugu.

Balioetan oinarritutako kontsumo-prozesuak aintzat hartzen ditu elikadura kate osoan inplikatuta dauden pertsonak eta haien lan egiteko erak. Horrek, aldi berean, eragina du norbanako bakoitzaren ekonomian eta osasunean.
 

ekonomatua@aiaraldea.eus

www.ekonomatua.eus

Kantina

Cateringa