💡 ERABAKIMENA ETA INFORMAZIOA
-
Batzar Orokorretan eta lan-batzarretan parte hartu eta erabakiak hartzeko eskubidea izango duzu (bazkide bat, boto bat printzipioa ezarrita).
-
Borondatezko kapital ekarpenak egiteko aukera izango duzu, urteko %0,4ko interes tasarekin.
-
Informazio barne-buletinak hilero jasoko dituzu zure e-posta helbidean.
💥 BESTELAKO ONURAK KOOPERATIBAN
-
Kooperatibak egiten dituen kontratazioetan lehentasuna izango duzu.
-
Kooperatibak antolatzen dituen jardueretan, lehentasunezko izen-ematea izango duzu.
🗞️ KOMUNIKABIDEAN
-
Beste herritarrek baino lehenago jasoko duzu egunkariaren bertsio digitala.
-
Aldizkari berezien ale bat etxeko postontzian jasoko duzu.
-
Asteroko zozketetan onurak edo abantailak izango dituzu.
🏡 FAKTORIAN
-
Faktoriako espazioak (sukaldea, jantokia, oholtza...) erreserbatzeko lehentasuna eta txoko bezala ospakizunetarako erabiltzeko aukera izango duzu.
-
Taberna eta sukalde zerbitzuetan prezio berezia izango duzu.
-
Ordainduzko kultur ekitaldietan prezio berezia izango duzu.
-
Ordainduzko formazio ekimenetan prezio berezia izango duzu.
🌱 EKONOMATUAN
-
Tokikoak eta ekologikoak diren elikagaien erosketetan prezio berezia izango duzu.
-
Erosketa kolektiboetan deskontuak eta bestelako onurak (etxerako zerbitzua adibidez) izango dituzu.
🐣 HAZKUNTZA JARDUERETAN
-
Hauz zein helduentzako antolatzen diren jarduera eta zerbitzuetan deskontuak: udalekuak, irteerak, formazio ekintzak, ludoteka zerbitzuak, eskolaz kanpoko jarduerak, etab.
-
Hezkuntza ildoaren informazio buletina jasoko duzu e-postan.
✨ KONTSUMO ALTERNATIBETAN
-
Ekonomia sozialeko kontsumo alternatibetan onurak izango dituzu (Goiener, Izarkom, Koop57...).
-
Onura hauen garapena zehazteke dugu.
🌈 KOOPERATIBAREN BALIABIDEETAN
-
Kooperatibak bazkideentzat eskuragarri jartzen dituen baliabide materialak erabiltzeko aukera (kamera, soinu ekipoak, inprimategi zerbitzuak, tripodeak...).