AHZ: 'Meteo'+ 'Belarriprest'
Azaroak 5
'METEO' · Miren Narbaiza eta Itziar Garaluce
+ 'BELARRIPREST' · Amaia Bono
Musika | Arte Bisualak | Antzerkia | Performantzea
Batetik, Miren Narbaizaren eta Itziar Garaluceren eskutik: eguraldiaren eta klimatologiaren gaineko hausnarketa bat, musikaren eta arte bisualen bidez.
Bestetik, Amaia Bono aktoreak "Belarriprest. Nire lehen sortzelan euskaraz" taularatuko du.
Ateak ireki: 17:45ean.
Hasiera ordua: 18:00etan.
ARTE HARTZE ZIKLOA (A5) ARTISTAK
Miren Narbaiza
Musikaria eta abeslaria, diskografia oparoduna. Azken urteotan bakarkako egitasmoagatik da ezagunago, Mice ezizenez.
Zuzeneko giro soinuez eta inprobisazioez arduratuko da Meteo ikuskizunean, gitarra elektrikoarekin eta ahotsarekin.
Itziar Garaluce
Artista bisual multidiziplinarra, animazio esperimentala eta zuzeneko bisualak dira bere espezialidadea.
Irudiaz eta proiekzioez arduratuko da taula gainean, soinuei kolore eta formekin lagunduz, zortzi metroko oihal gainean.
Meteo info +Amaia Bono
@bonoamaia
Antzezelea eta performerra. Arte eszenikoen bidez eraldaketa sozialerako proiektuak gidatu ditu eta gaur egun antzerki lengoaia berrien bilaketan dabil murgilduta.
ARTE HARTZE ZIKLOA
Sormena, hostoz hosto.
Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak.
Guztira, sei emanaldi: bakoitzean ikuskizun bi baino gehiago + artistekin solasaldiak.
- Erosketa erregistratzeko, sarreren kopuru minimo bat zehaztu behar da. Unitaterik ez badago (0), ezin izango duzu prozeduran aurrera egin.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren bazkidea bazara, %15eko deskontua duzu. Horretarako, lehendabizi webgunean erregistratu behar zara zure datuekin.
Arte Hartu nahi?
Zikloan zehar laguntzeko hainbat modu daude: sarreran, barran, kartelak pegatzen...
Laguntza behar duzu?