AIARALDEKO INKLUSIO AZTERKETAREN AURKEZPENA
Inklusio Faktoria
AIARALDEKO INKLUSIO AZTERKETAren aurkezpena
Faktoriak udaberrian eginiko azterketaren emaitza aurkeztuko du Ane Miren Blanco kideak. Eskualdeko udalerrietako eragile eta zerbitzuen bilketa eta gogoeta egin du Aiaraldea Kooperatibako kideak.

Zein baliabide daude inklusioari dagokionez eskualdean? Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak inklusioa sustatzeko egin dezakeen ekarpenaz hausnartzeko INKLUSIO AZTERKETA abiatu zuen 2024ko udaberrian, Ane Miren Blanco kidearen bitartez. Hilabeteetan zehar eginiko elkarrizketen ondorioak eta eskualdeko egoeraren erradiografia plazaratuko dugu abenduaren 6an, bariku goizez, Faktorian.
Saioa doakoa eta irekia da, eta interesa duen norbanako zein eragile orori zuzendua dago.
Ordutegia
11:00-13:00.
Galderarik baduzu
688625900.
Norentzat
Mota orotako eragile eta norbanako interesdunentzat
Jarduera libre eta doakoa
Eskertzen dugu izena ematea aldez aurretik.