ARTE EMAN FESTA

Azaroak 23,  Faktorian

Bidaltzailea 4,55 € to 9,09 €
  ×
Langabe/ikasle prezioa
5,01 € 4.55 EUR
Prezio orokorra
10,00 € 9.09 EUR

Azaroak 23
DIZIPLINA ARTISTIKO ANITZAK
ARTE EMAN FESTA

Faktoriako sortzaile egoiliarren jaialdia

Sorkuntzak gainezka egingo du larunbatean!

Azaroaren 23an, larunbat honetan, jaialdi berezi batek okupatuko du gure pabilioia. Urte osoan zehar Faktorian garatu diren sormen egonaldi guztien topaketa eta ospakizuna izango da: Arte Eman Festa!

Diziplina ugaritako artistak eta beraien prozesu kreatiboen emaitzak edo sormen-zatiak, denak batera, ezagutzeko eta disfrutatzeko parada edukiko dugu. 

Arte Hartze Zikloaren baitan kokatu dugu ekitaldia, eta, zikloaren orain arteko emanaldietan bezala, erakustaldien ondoren sortzaileekin solasaldi-tarteak egongo dira.

Orain, ordea, berezia izango da. Izan ere, sortzaileak beraiek ere elkartzeko baliagarri izango da: bakoitzak bere kabuz landu duena beste artistekin konpartitzeko eta elkar ezagutzeko itzuliko dira, beraz, Faktoriara. Horretaz gain, ekitaldi honen bitartez, Arte Hartze Zikloari agur esaten diogu 2025eko udazkenera arte!

Peru Galbete, Amaia Molinet, Maria Iturbe eta Maialen Ramirez, Eva-Perez

ATE IREKIERA: 17.45

BUKAERA: 22.00-30

MOKADU GOXOA: 21.00 [5€ truekean]


18.00

Jare Prieto (10') · Gordura · queer performancea. ‘Gordura’, gordofobiaren errealitatea sakontasunean ezagutzeko aukera ematen digu, bizipen erreal batetik: biolentzien errelatoa, gorputzaren atzean dagoen pertsonaren aurkezpena… 

Idoia Tapia (20') · Alter Nation · arte biziak. Ez da presentzialki egongo, bere lana ikus-entzunezko baten bidez ezagutuko dugu.  Alter Nation Identitatearen Nahasmendu Disoziatiboaren (IND) inguruko konferentzia performatiboa da. Konferentzia honetan, ezjakintasunetik psikopatologia honen funtzionamendua joku eszenikoaren bidez ulertzen saiatzen da Idoia. Idoia ez da presentzialki egongo, bera lana ikus-entzunezko bidez ezagutuko dugu.

Aitziber Duarte (50') · Naturak eskeinitakoa · keramika. Proiektu honetan sorkuntza prozesuak, emaitzak baino garrantzia gehiago dauka. Intuizioa eta esperimentazioari lekua ematea da bidea. Plazeragatik sortu, zeramika eskultura alorrean garatuz. 

Aitziber & Jare solasaldia


19.30

Maria Iturbe eta Maialen Ramirez (40') · Paktu bat · Antzerkia. Ama-alaben arteko harremanak lantzen duen antzezlana taularatuko dute.

Peru Galbete eta Garazi Navas (20') ·Larai· Musika. Garai batean kantatzen genuen, orain ez. Ireki ahoa eta entzun ateratzen dena, izan hitza edo ez. Konturatzerako kantu batek hautatu gaitu gu eta kantatzea besterik ez dagokigu, arnastea dagokigun bezainbeste. 

Maria, Maialen, Peru & Garazi solasaldia 


21.30

Ainara Bento (20') · Zori·ona · dantza. Gatibutasun-sentsazio propioen arrastoetatik dantza lan garaikide bat sortzeko interesetik loratu da. Prozesu autoetnografiko honek, kaiolatutako txoriaren metaforaren adieren bitartez, sentsazio unibertsal honi so egitea bilatzen du.  

Eneritz Furyak· Paisaiak VI (30')· musika & ikus-entzunezkoak. Lehen begi-bistakoan ikusten errazak ez diren paisaiaren alderdiak agerira ekartzen ahalegintzen da Eneritzek, bereizgarri egiten dituzten elementuak, hari lotutako soinu eta diskurtsoak, eta horietatik eratorritako musika, soinu edo irudi-lanak. Inprobisazioa ere tresna gisa baliatzen dut paisaien izaera aldakorraren aurrean jartzeko, askotarikoak baitira paisaia eraldatzen duten elementuak. Eneritzek bukaera emango dio Aiaraldean proiektu honi, nazioartean egin ostean Paisaiak I,II, III, IV eta V.

Ainara eta Eneritz solasaldia


Info+: Ezagutu 2023ko Arte eman Festa


Date & Time
larunbata
2024(e)ko azaroaren 23(a)
18:00 23:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.