Energia berriztagarrien komunitateak Aiaraldean
Registrations are closed
Energiaren auzia gero eta determinanteagoa den garai hauetan, herritarren burujabetza, antolaketa eta ahalduntzerako lanabes ezin eraginkorragoa dira energia berriztagarrien komunitateak.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, Goiener Kooperatibarekin batera, Aiaraldean sortzen ari diren eta sortu nahi diren energia berriztagarrien komunitateentzako topaketa eguna antolatu dugu maiatzaren 11an, zapatua.
Gure lurraldearen burujabetzaren eta autoeraketaren bidean gakoa den energiaren sorkuntza eta kudeaketa izango ditugu hizpide topaketa honetan, elkarrengandik ikasi, hausnartu eta laguntzeko, Aiaraldeko energia komunitate askotarikoa ipar dugula!