EUKALYPTUS ETA LOA, LOA LAGUNA

Urriak 13, Faktorian

Registrations are closed


Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak. Sormena biluztuz.

Irailaren 15etik azaroaren 23ra, 6 ekitaldi, hamabost egunetik behin. 

Bonoa ekitaldi guztietarako sarbidea ematen du. Ekitaldi bakoitzean sarrera erosteko aukera egongo da baita ere.


ZIKLOAREN HIRUGARREN EMANALDIA

Urriak 13, 18.00-18.45 
hitzaldi performatiboa
eukalyptus

 Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia

Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutairen eskutik murgilduko gaitu Eukalyptus izan duen sormen-prozesuan eta orain badaudela urte bete, izan duen bizi-prozesuan. Hitzaldian, antzezlanaren eszenak aztertuko dira, sinbolikoki, edukia, pertsonaia.... Horrela, Eukalyptus aletzen eta biluzten. Gorputzetik performatzen. 

Monolaborantzari buruzko komedia kritikoa. Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea.Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Indu stria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, , elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,... inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi.  


Urriak 13, 19.00-19.30
kontzertu performatiboa

loa, loa lagun

Maider Lasa Santamaria

“Bolon bat eta bolon bi, bolon putzura erori, erori bazen erori, bizkar ta lepoa autxi, ez da geroztik ageri...”.

Loa loa, laguna proiektu eszenikoa da diziplinartekoa. Bertan zazpi berreskuratzen dira euskal nana tradizionalak, horietako sei euskal herri-kantutegitik datozenak bere garaian Azkuek dokumentatu zuena, horiek eraldatzeko eta sortzeko asmoa bertsio berriak hainbat gairi buruz sentsualitateari buruzko hausnarketak eta sexualitatea.


 
 

 
 

 

Irailak 15-

Azaroak 23,

Igandero hamabostaldiro!

6 emanaldi!

 

 

Prezio orokorra 10€ 

*Bazkideak: 8€

*Langabeak/ikasleak: 5€

 

Date & Time
igandea
2024(e)ko urriaren 13(a)
18:00 20:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.