Faktoria eguna; bazkari agroekologikoa

Registrations are closed
Faktoria eguna; bazkari agroekologikoa

Faktoriak dagoeneko 2 urteko ibilbidea egin du, eta nola ez, ospatzen ez dena ez denez existitzen, behar bezala ospatzeko egunak antolatu ditugu.

Ostiralean Willis Drummond taldearen kontzertua eta Azkenak Itxi Dezala DJ saioa izango dugu, eta larunbatean aldiz, gure komunitate ederra biltzeko eguna izango da.

Ospakizun on guztietan bezala, besteak beste, mahaiaren bueltan batuko gara, www.ekonomatua.eus proiektuko kideek prestatuko diguten bazkari-agroekologikoaz gozatzeko.

Bazkideak eta bazkide kartillan dauden guztiak gonbidatuak daude bazkaltzera (musutruk alegia), eta gonbidatzen ditugun lagun edo arerioek ;) 6 euro ordaindu beharko dituzte bazkariagatik. 

A! Behar berezirik baduzue (alergiak, intolerantziak, dieta bereziak...) mezu bat bidali ekonomatua@aiaraldea.eus helbidera (nor zaren eta zer behar berezi duzun azalduz). 

Erdu gurekin Faktoriaren urteurrena ospatzera!



Date & Time
larunbata
2023(e)ko ekainaren 10(a)
11:30 13:30 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.