GOROLDIORIK EZ · AHZ
Irailak 15, Artziniegan
Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak. Sormena biluztuz.
Irailaren 15etik azaroaren 23ra, 6 ekitaldi, hamabost egunetik behin.
Bonoa ekitaldi guztietarako sarbidea ematen du. Ekitaldi bakoitzean sarrera erosteko aukera egongo da baita ere.
ZIKLOAREN LEHENENGO EMANALDIA
Irailak 15,18.00
LANDA EREMUTIK IBILBIDE KULTURALA
goroldiorik ez
Ekimena ziklorako propio sortu da.
PISZIFAKTORIA ideien laborategia
Mikel Ayllon, Igor Arzuaga eta Irati Agirreazkuenaga.
-------------------------------------------
Goroldiorik ez bizirik dagoen eta tokian tokiko emakumeen historia eta istorioekin osatzen den ibilbide dramatiko bat da.
Kultura, historia eta natura uztartzeko asmoarekin proposamen berri bat diseinatu dugu: mendi ibilbide gidatu bat. Irati Agirreazkuenaga EHUko irakaslea eta kultur sortzailearen eskutik hainbat Aiaraldeko emakumeren bizitza pasarteak ezagutuko ditugu, Artziniegako naturgune eta basoetan zehar ibiltzen garen bitartean.
Uztailaren 11ean Aiaraldeko komunitatearekin 'ikuskizunaren sortze prozesu' lan saioa egin genuen, eta hortik atera genuen informaziorekin zein egindako beste ikerketekin, ibilbide poetiko fikzionatu bat sortu dugu piszifaktoriako ideien kide guztiak parte-hartuta prozesuan.
Parte-hartzeko oharrak:
Emanaldirako ekarri ibiltzeko oinetako erosoak. 4 kilometroko paseo erraz bat izango da, zirkularra (hasi eta bukatu leku berean).
60 kasko egongo dira. Beraz, parte-hartzea mugatua izanda, ekintzan parte-hartzeko izena eman.
Artea parkean hasiko da ibilaldia.
Ikuskizunaren sortze-prozesua
Ikuskizun baten sorrera prozesua. Komunitatearekin batera emanaldiaren ikerketa fasea bideratu zen uztailean Aiaraldea Ekintzen Faktoria, 12 pertsonen parte-hartzearekin.
Irailak 15-
Azaroak 23,
Igandero hamabostaldiro!
6 emanaldi!