NEGUKO JOSTAILU TRUKE AZOKA
KOKORIKO HEZKUNTZA FAKTORIA
NEGUKO JOSTAILU
TRUKE AZOKA
Ordutegia
10:30etatik 13:30ak arte
Galderarik baduzu
693 85 53 12
Norentzat
Nahi duen ororentzat
Jarduera libre eta doakoa
BALDINTZAK
ETXEAN DITUGUN ETA ERABILTZEN EZ DITUGUN JOSTAILUAK
TRUKATZEKO ESPAZIOA ANTOLATU DUGU. AZOKAK BI HELBURU DITU:
JOSTAILUEI BIGARREN BIZITZA EMATEA ETA KONTSUMO OHITURAK ALDATZEA.
1.TXARTEL BAT JOSTAILU BATEN TRUKE:
Azaroaren 8tik 30era jostailuen bilketa egingo dugu Faktorian, hala ere egunean bertan ere ekarri daiteke jostailua.
Haur bakoitzak jostailu baten truke txartel bat jasoko du. Azoka egunean txartel hori beste jostailu batengatik trukatu ahal izango du. Jostailu bat txartel bat.
Jostailuak denetarik izan diatezke: Ipuinak, ibilgailuak, mahai jolasak, puzzleak, eraikuntza jolasak, mozorroak…
Jostailu bakoitzari zenbaki bat jarriko diogu eta haurrek zein jostailu nahi duten adieraziiko dute txartel batean. Hezitzaileek txartelak konprobatuko dituzte. Jostailu bat haur batek baino gehiago nahi badu, zozketa bidez erabakiko da nork eraman. Zozketa momentuan bertan egingo da.
JASOKO DITUGUN JOSTAILUEK BALDINTZA HAUEK BETE BEHAR DITUZTE:
>Jostailuek egoera onean eta osorik egon behar dute
> Jostailu elektrikoek funtzionatu egin behar dute.
> Sexu-bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrera erakusten duenik ez