SHUA GROUP ETA AMORANTE
Urriak 27, Faktorian
Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak. Sormena biluztuz.
Irailaren 15etik azaroaren 23ra, 6 ekitaldi, hamabost egunetik behin.
Bonoa ekitaldi guztietarako sarbidea ematen du. Ekitaldi bakoitzean sarrera erosteko aukera egongo da baita ere.
ZIKLOAREN LAUGARREN EMANALDIA
Urriak 27, 18.00- 18.30
SAIO IREKIA
SOINU-MUGITU
'Site specific' erresidentziaren saio irekia: ahotsa, soinua eta argiaren esperimentazioa faktoria espazioan.
Shua performance kolektiboa [Detroit]: Laura Quattrocchi, Joshua Bisset eta Stéphane Garin
Euren obren bidez gorputz eta ahotsen enpatia, identitate aniztasuna zein gorputzarekiko, publikoarekiko eta ingurunearekiko interakzioa bilatzen dute; baita beraien eraldaketa ere. Era berean, espazioaren eta interakzioaren mugak hausten saiatzen dira. Euren hitzetan, ikaskuntza prozesuak ondorengo sortzaile eta guneetan eskuratu zituzten: Daniel Lepkoofekin NYCn, Elaine Summersekin Kinetic Awarenessen, Carl Andersonekin Skinner Releasingen, Barbara Mahlerrekin Klein teknikan eta Feldenkrise Metodoaren prestakuntza jarraia. Finean, euren proiektuek antzoki, arkitektura, landa eremu eta komunitateekin dute interakzioa, esperimentazio eta kultur mugimenduaren bidez.
Komunitatearekin zein Aiaraldeko sortzaileekin tailerrak egingo dituzte, beraien egonaldian zehar.
Urriak 27, 19.00-20.00
kontzertu performatiboa
harriherrihar
Amorante
Diskoan, kanpaiak, malenkonia, festa, animaliak eta poesia ageri dira. Zahartzaroari edota zubi baten dantzan jartzeari kantatu diot. Harkaitz Canok, errekak tristuraren sendabide bihurtu ditu. Odei Barrosok zezenaren begietatik epaitzen gaitu. Bilintxek pobrearen suertiarekin, gizartea hainbeste aldatu ez dela erakusten du. Beste hitzotan, agure bat kanpai eske, habanera bat, iraultzaren nostalgia edota jai ostean topatutako poemak agertzen dira..
Irailak 15-
Azaroak 23,
Igandero hamabostaldiro!
6 emanaldi!