Subetea proiektuaren askari-aurkezpena
Jaten duguna gara, eta hau horrela izanik, elikatzen gaituen lurraldea gara, elikatzen gaituzten pertsonak gara.
Landa eremu biziak eta bizigarriak nahi ditugu, gorputza, bihotza eta kultura arteko oreka uztartuz.
Garaian-garaiko eta bertako elikagaiak kontsumitzeak oreka honetan laguntzen digute, naturarekin bat egin eta lurrak ematen diguna eskertzea, elikagaiak ekoizten dituzten pertsonak aintzat hartzea.
Baserritarrak, lurra eta kontsumitzaileak elikadura sistemaren erdigunean kokatu eta guztion zaintza bermatzeko lanean diharduten ehundaka bihotz gaude, Elikadura Burujabetza eta elikatzeko eskubidea guztiona izan dadin.
Faktorian ere elikadura sistema eraldatzaileak sustatu nahi ditugu, aliantzak indartu eta agroekologiaren babesleku izan.
Guzti honengatik denona izango den *sukalde komunitarioa* sortuko dugu, maitasunez erein eta koxinatutako elikagaiak hurbilago izan ditzagun, *tuper baten barruan* mundua eraldatzeko aukera ere dagoelako.
Apirilaren 25ean, 19:00etan Faktorian egingo dugun Subetea proiektuaren aurkezpen-askarira gonbidatu nahi zaitugu, etxera eramateko tuper agroekologikoen proiektuaren berri eman, guzti honek duen zentzua aurrez-aurre azaltzeko eta proiektuaren ezaugarritzean sakontzeko.
Aurkezpen askari honetan noski, Subetearen oinarri izango diren mokadutxoak dastatzeko aukera izango dugu, Faktoriako lantaldera batu berri zaigun Maitane Cabeza sukaldari agroekologikoaren eskutik.
!