Sukaldatzeko eta ondo elikatzeko behar besteko denbora eskaini ezinik zabiltza? Biel Portella Nura Jatetxeko sukaldariak ikastaro praktikoak eskainiko ditu eguenetan Faktorian.
Sukaldaritza barazkijalea oinarri hartuta, tokikoak eta ekologikoak diren garaian-garaiko produktuekin errezeta errazak eta goxoak erakutsiko dizkigu. Partaide bakoitzak berea kozinatu ahal izango du saioan bertan, norberarentzako suan eta saioa amaitutakoan, tuperrak ondo beteta eramango ditugu etxera gutako bakoitzak.
Parte hartzen den saio bakoitzagatik, 10 euro ordaindu beharko dira partaide bakoitzak kozinatuko dituen jakiak ordaintzeko (saiora joan ezin duenak, beranduenez astelehenean jakinarazi beharko du, jakien horniketa behar bezala kalkulatzeko). Jaki horiek noski, partaide bakoitzak eramango ditu etxera hozkailua betetzeko.
Kozinatzeko azpiegiturak:
Partaide bakoitzarentzako su bana, taulak eta labanak zein bestelako kuberteria beharrak Faktoriak eskainiko ditu; lapiko edo zartaginak aldiz, norberak ekarri beharko ditu etxetik.