UDALEKU IBILTARIAK
AIARALDEA IBILIZ! - AIARALDEKO LEHENENGO UDALEKU IBILTARIA-
AIARALDEKO LEHENENGO UDALEKU IBILTARIAK
Hemen dira Aiaraldea ibiliz, Aiaraldeko lehen udaleku ibiltariak!
Aiaraldekoa zara?
2005-2009 artean jaio zara?
Abentura, kirola eta natura maite dituzu?
Horrela bada, ADI, oraindik sasoiz zaude Aiaraldean lehen aldiz antolatuko ditugun udaleku ibiltarietan izena emateko!
Abuztuaren 29tik irailaren 3ra bitartean, gure eskualdea zeharkatuko dugu elkarrekin, berau osatzen duten mendi-bideak, basoak, errekak, ur-jauziak, plazak eta bestelako txoko ezkutuak ezagutzeko antolatu ditugun udaleku formatu berri hauetan! Kirola eta artea gure aliatu nagusiak izango dira, ohiko bideetatik atera eta geure inguruan daukaguna begirada desberdin batetatik ikusteko.
Udaleku hauek, ibiltariak ez ezik, parte- hartzean ere dute bere funtsa. Hau da, betiko udaleku-formatu zurrun eta tipikoen eskema apurtu nahi dugu, sormenari eta bestelako ideia eta aniztasunari bide emateko. Horregatik, zuen ekarpenak funtsezkoak izango dira!
Zer egingo dugu?
Aiaraldea zeharkatuko dugu; herriz herri, mendiz mendiz abenturaz eta sorkuntzaz beteriko bidaian.
Zer aurkituko duzu?
- Egunero ekintzak desberdinak: Eskalada, piragua, paddel surf eta askoz gehiago.
- Gauero sorkuntzarako espazioa: kontzertuak, erakusketak, musika zuzenean etab
Naturan egoteko denbora, eskualdeko bazter izkutatuak ezagutzen.
eta Herriko monotoniaz ihes egiteko aukera paregabea....
Nondik ibiliko gara?
1. Okondo - Laudio
2. Laudio- Luiaondo
3. Luxaondo- Arrespalditza
4. Arrespalditza- Amurrio
5. Amurrio- Zuhatzako irla!
Jarraitu gure Instagrama: