YOGA ESKOLA 2024-2025

Josu Artetxe Esperanzarekin

Erregistratzea
Libre
Qty

 AZALPENA

Hiru urteko ibilbidearen ostetik, Yoga eskolan izena emateko aukera ere egongo da aurten Faktorian. Ordu eta erdiko saioak izango dira astean behin, eta nola ez, euskaraz garatuko dira. Josu Artetxe Esperanzaren eskutik!

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Asteazkenero, 19:00- 20:30

Urriaren 2tik ekainaren 4ra. 


Prezioa eta deskontuak

  • Prezio orokorra: 30€/ hilabete.

  • Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 25€/hilabete.

  • Deskontu berezia (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat...): 20€/ hilabete.


Norentzat

+ 18-99 urte


IRAKASLEA

Josu Artetxe Esperanza

Josu Artetxe Esperanzak gaztetatik natura, mendia eta eskalada maite izan ditu. Eskaladan zailtasuna bilatzeak, beste gauza batzuen artean, malgutasuna lantzera eraman zuen, eta horren ondorioz, yogaren mundura. Duela sei urte Iyengar yoga metodoa ikasi eta praktikatzen hasi zen eta urte eta erditik hona irakasle titulazioa prestatzen dabil. Beste batzuen artean Christian Pisano, Patxi Lizardi eta Henar Montava irakasleengandik jaso du ezagutza, saio intentsibo zein kurtso osoko klaseetan. Gogotsu hartzen du Faktorian yoga euskaraz irakasteko erronka.

Yoga eskolan zehaztasun teknikoa eta intentsitate fisikoa landuko dira, arnasketarekin batera, gorputza eta buruaren integrazioa garatuz kontzientzia eraldatzeko. Segurtasunez aurrera egiteko, era progresibo eta egokian landuko dira postura ezberdinak, zailtasun pertsonaletara moldatzeko gailuak erabiliz hauetan ongizatea eta exekuzio zuzena areagotzeko.


Oharrak

*  Toki kopurua: 15-20. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (urriaren 7tik ekainaren 2ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke.  Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
****` Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko. 
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

faktoria@aiaraldea.eus

688 64 79 42 (Gartzen)

Date & Time
asteazkena
2024(e)ko urriaren 2(a)
16:00 17:30 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.