'ZORI·ONA' SAIO IREKIA
Ainara Bento
Registrations are closed
Sormen Egonaldiak Faktorian
Dantza
Urriaren 3tik 10era
Proiektu hau, gatibutasun-sentsazio propioen arrastoetatik dantza lan garaikide bat sortzeko interesetik loratu da. Prozesu autoetnografiko honek, kaiolatutako txoriaren metaforaren adieren bitartez, sentsazio unibertsal honi so egitea bilatzen du. Dantza norbanakoa eta ingurunea hobeto ulertzeko tresna gisa erabili daitekeelakoan.
Faktorian, Labanen teknika medio, sortutako material koreografikoa garatzen jarraitu nahi du eta bestetik, eszenaratzea osatuko duten elementuak esploratu; dramaturgia, eszenen ordena, soinu-espazioa, argiztapena, jantziteria eta kanpo begirada.
19.30etan