ANTZERKI IKASTARO INTENTSIBOA
ANTZERKI IKASTARO INTENTSIBOA

IKASTAROA
🗓️ DATA/ORDUA:
Martxoak 21, barikua / 17.00-21.00
Martxoak 22, zapatua / 10.00-14.00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrerak
Bazkideek 40€
Ez-bazkideek 45€
INFORMAZIO GEHIAGO
Ainhoa Artetxeren hitzetan: "Izan duzu noizbait antzerkian murgiltzeko grina, baina oraindik ez zara ausartu? Ba hau da zure aukera! 8 orduko antzerki intentsiboa planteatzen dugu, non jolasa, plazerra eta imaginazioa ardatz hartuta antzerki dinamika ezberdinak planteatuko ditugun. Gorputz adierazpena, ahots teknikak, inprobisaketa, eta beste hainbat teknika landuko ditugu. Ikastaro hau nori zuzendua dagoen galdetzen baduzu, Faktoriako antzerki eskolako kidei eta lagun berriei zuzendua dago zehazki, esperientzia edo esperientzia gabekoei. Taldea osatzeaz ni arduratuko naiz. Zu arduratu animatzeaz eta parte hartzeaz!".

Antzerki eskola
Antzerki eskolaren bigarren edizioan gaude Ainhoa Artetxeren gidaritzapean. Marittzenero biltzen dira arratsaldeko 18.30-20.30. Animatzen zara?
☎️ HARREMANETARAKO
Kultur Faktoriaren telefono zenbakia: 633 517 383
Kultur Faktoriaren helbidea: kultura@aiaraldea.eus
Kultur Faktoriako webgunea: kulturfaktoria.eus
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..