FAMILIEN KABIA: Haurraren garapenerako jostailu eta jolasak

Erregistratzea
Libre
Qty

FAMILIEN KABIA: Haurraren garapenerako jostailu eta jolasak

    Hazkuntzaz eta hezkuntzaz hitz egiteko gunea

     HELDUENTZAKO EKINTZA 

    ·

    🗓️ DATA/ORDUA:

    Maiatzak 20, martitzena / 18:30

     📍 LEKUA:

    Faktoria, Laudio


    🎫 Jarduera libre eta doakoa,
    baina izena ematea eskatzen dugu.


    INFORMAZIO GEHIAGO

    JOSTAILUEN munduak zer esan handia ematen du. Historian zehar hezkuntzaren munduan egondako hainbat aditu ibili dira jostailu egokiak sortzen eta diseinatzen. Jostailua tresna bat da, haurraren garapenean lagundu dezakeena alegia.
    Material ezberdinak, texturak, erabilerak... Aritzek eta Julenek saio hauetan jolaserako proposamena egingo diete gurasoei. Jostailuekin zer egin, zelan kokatu, zeintzuk aukeratu adinaren arabera... Horren inguruan hitz egiteko eta jolasteko aukera egongo da..
    Gainera haurrek adin tarte bakoitzean zertara jolasten duten eta jolas horren zergatiaz hitz egin ahalko da ere bai.

    JULENE ONAINDIA

    Hezkuntza munduan urteak daramatza lanean. Hainbat formakuntza ditu, haur masaian aditua da, Montessoriren inguruko ikasketak ditu, Emi Piklerren inguruko ikasketak... Hezkuntza ez formalean zein formalean aritu izan da. Gaur egun Lehen hezkuntzako irakaslea da, baina haur hezkuntzan ere ibili izan da; bide horren bidez, haurren garapen fase ezberdinen beharren jabe da.

    Zer da Familien Kabia?
    - Haur eta nerabeen hazkuntzaz hitz egiteko espazio bat.
    - Beste guraso batzuekin esperientziak konpartitzeko gune bat.
    - Hazkuntzaz hausnartzeko gune bat.
    - Gurasoen artean bildu eta lasaitasunez aritzeko espazio bat.

    Zer ez da Familien Kabia?

    - Ez da hitzaldi formatuan izango.


    ☎️ HARREMANETARAKO

     722 22 75 32  / 693 85 53 12 (Aritz)


    FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

    Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

    Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

    Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

    FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

    Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

    Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

    Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

    688 64 79 42 telefonoan gaude..


          DATOZEN GERTAKIZUNAK:


          Upcoming Events
          Date & Time
          asteartea
          2025(e)ko maiatzaren 20(a)
          18:30 20:00 Europe/Madrid
          Kokapena

          (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

          Errotari kalea 4-8 pabilioia.
          01400 Laudio/Llodio
          Euskal Herria
          +34 946 56 85 54
          +34 688 64 79 42
          faktoria@aiaraldea.eus
          Ikusi mapan
          Antolatzailea

          (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

          +34 946 56 85 54
          +34 688 64 79 42
          faktoria@aiaraldea.eus
          SHARE

          Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.