SORMEN BEKEN JAIALDIA
Registrations are closed
SORMEN BEKADUNEN JAIALDIA

JAIALDIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Otsailak 22, zapatua / 19:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrera
Bazkideek 3€
Ez-bazkideek 5€
INFORMAZIO GEHIAGO
Irailetik otsailera Faktoriako sormen bekadunak lanean egon dira. Prozesu horretan, lau sorkuntza-prozesu garatu dira eta horien emaitzez gozatzeko aukera izango dugu jaialdi honetan.

19.00 / GOIZANE RODRIGUEZ · Arte bisuala
ERMUALDE. BEGIRADA ETA KONTZEPTU ARTISTIKO BERRIAK
Eskulturaren bidez, Ermualdeko aztarnategi arkeologikoaren ondarea berrinterpretatu izan du. Erakusketa honen bidez, bere eskulturak ezagutuko ditugu. Horretaz gain, bere sorkuntza-prozesuen ideien mapa eta zirriborroak ezagutuko ditugu.
Goizane ezagutu.
Bideoa
19.30 / MARTZ · Arte plastikoak
KOLOREKO PERTSONA
Margoan zentratutako arte plastikoen proiektu bat da, eta bere ikuspegi nagusia arraza-identitatearen, kultura-hegemoniaren eta bestearen pertzepzioaren arteko tentsioak aztertzean dantza. Erakusketan hainbat mihise erakutsi dizkigu, baita sorkuntza-prozesuaren zirriborroak eta baliatutako teknikak azalduko dizkigu ere. Gainera, bere erreferentziak ezagutuko ditugu, bestelako irudi eta liburuz osatutakoa.
Martz ezagutu
Bideoa


20:00 / GARAZI EGIGUREN · Dantza eta ikus-entzunezkoak
ARGILUNAK SAREA
Dolu prozesu batetik sortu da Argilunak proiektua. Bizipen pertsonal honek, unibertsalizatzeko ariketa izan nahi du. "Nire minak zuretik du, zureak niretik duen bezala". Garazik Amaia Santamariaren eskutik, zuzenean proiekzio analogikoa egingo du eta dantza piezaren zati bat partekatuko dute. Piezaren osotasuna umore azokan aurkeztuko du aurrerago.
20.30 / ARTISTA GUZTIEN SOLASALDIA

20. 45 / XABI BASTERRA ETA MATX · Musika
DES(EZ)BERDIN
Bi musikari. Bi bakarlari. Bi ikuspuntu ezberdin. Sortzeko bi era ezberdin. Eta bi belaunaldi ezberdin. Baina hain ezberdinak dira? Xabi eta Matxek garatutako prozesu honen ostean konposatu dituzten kantuak aurkeztuko dizkigute. Kontzertuan, Alex Yarza bateria-jolea izango dute bidelagun.
Matx ezagutu
Xabi ezagutu
Bideoa
☎️ HARREMANETARAKO
Kultur Faktoriaren telefono zenbakia: 633 517 383
Kultur Faktoriaren helbidea: kultura@aiaraldea.eus
Kultur Faktoriako webgunea: kulturfaktoria.eus
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..