ARTE HARTZE ZIKLOA (Bonoak)

Irailetik azarora

Bidaltzailea 18,18 € to 31,82 €
  ×
Langabe/ikasle prezioa
20,00 € 18.18 EUR
Prezio Orokorra
35,00 € 31.82 EUR


Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak. Sormena biluztuz.

Irailaren 15etik azaroaren 23ra, 6 ekitaldi, hamabost egunetik behin. 

Bonoa ekitaldi guztietarako sarbidea ematen du. Ekitaldi bakoitzean sarrera erosteko aukera egongo da baita ere.

 
 

Programazioa

irailak 15/18.00

goroldiorik ez

Landa eremutik ibilbide kulturala

Ekimena ziklorako propio sortu da. 

Piszifaktoria ideien laborategia: Mikel Ayllon, Igor Arzuaga eta Irati Agirreazkuenaga.
-------------------------------------------

Natura eta kultura uztartzeko asmoarekin proposamen berri bat diseinatu dugu: mendi ibilbide gidatu bat. Irati Agirreazkuenaga EHUko irakaslea eta kultur sortzailearen eskutik hainbat Aiaraldeko emakumeren bizitza pasarteak ezagutuko ditugu, Artziniegako naturgune eta basoetan zehar ibiltzen garen bitartean.

Uztailaren 11ean Aiaraldeko komunitatearekin 'ikuskizunaren sortze prozesu' lan saioa egin dugu, eta hortik ateratzen dugun informaziorekin, ibilbide poetiko fikzionatu bat sortu dugu piszifaktoriako ideien kide guztiak parte-hartuta prozesuan. 

Ezagutu piszifaktoria

Izen ematea


irailak 29 18.00

rr

Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzunezkoa 

Maialen Lujanbio

-------------------------------------------

/r/ hots zehazgabea garai zehazgabeetarako.

/r/ soinu dardarkaria garai dardaratuetarako.

Hitzez eraikitako errezitaldia da. Hizkuntza du lehengaia eta erregistro desberdinetan erabiltzen da: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia.Maialen Lujanbioren eztarritik

Sarrera eskuratu

URRIAK 13/18.00

eukaliptus

Hitzaldi performatiboa

Ziklorako formatu berezia

Jon Ander Urresti, Beñat Urrutia eta Matxalen de Pedro

-------------------------------------------
                      

Monolaborantzari buruzko komedia kritikoa. Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea.Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Indu stria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, , elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,... inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi. Hitzez eraikitako errezitaldia da. Hizkuntza du lehengaia eta erregistro desberdinetan erabiltzen da: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia.

Emanaldi honetan, Jon Ander, Beñat Urrutia eta Matxalen de Pedro sortze-prozesuaren inguruko solasaldi performatiboa eskainiko digute.

Ezagutu Eukalyptus 

Teaser

Sarrera eskuratu

URRIAK 13/19.00

loa, loa  

Kontzertu performatiboa

Maider Lasa Santamaria

-------------------------------------------

“Bolon bat eta bolon bi, bolon putzura erori, erori bazen erori, bizkar ta lepoa autxi, ez da geroztik ageri...”.

Loa loa, laguna proiektu eszenikoa da diziplinartekoa. Bertan zazpi berreskuratzen dira euskal nana tradizionalak, horietako sei euskal herri-kantutegitik datozenak bere garaian Azkuek dokumentatu zuena,horiek eraldatzeko eta sortzeko asmoa bertsio berriak hainbat gairi buruz sentsualitateari buruzko hausnarketak eta sexualitatea.

                    

Ezagutu Maider Lasa
Sarrera eskuratu

URRIAK 27/18.00 erritualak espazioan

'Site specific' erresidentziaren saio irekia: ahotsa, soinua eta argiaren esperimentazioa fatkoria espazioan.

Ziklorako sortutako egonaldia

Shua performance kolektiboa [Detroit]:  Laura Quattrocchi, Joshua Bisset eta Stéphane Garin

-------------------------------------------

Euren obren bidez gorputz eta ahotsen enpatia, identitate aniztasuna zein gorputzarekiko, publikoarekiko eta ingurunearekiko interakzioa bilatzen dute; baita beraien eraldaketa ere. Era berean, espazioaren eta interakzioaren mugak hausten saiatzen dira. Euren hitzetan, ikaskuntza prozesuak ondorengo sortzaile eta guneetan eskuratu zituzten: Daniel Lepkoofekin NYCn, Elaine Summersekin Kinetic Awarenessen, Carl Andersonekin Skinner Releasingen, Barbara Mahlerrekin Klein teknikan eta Feldenkrise Metodoaren prestakuntza jarraia. Finean, euren proiektuek antzoki, arkitektura, landa eremu eta komunitateekin dute interakzioa, esperimentazio eta kultur mugimenduaren bidez.

Komunitatearekin zein Aiaraldeko sortzaileekin tailerrak egingo dituzte, beraien egonaldian zehar.

           

Ezagutu Shua group

Sarrera eskuratu

URRIAK 27/18.30


HARRI HERRI HAR

Kontzertu performatiboa

Amorante

-------------------------------------------

Diskoan, kanpaiak, malenkonia, festa, animaliak eta poesia ageri dira. Zahartzaroari edota zubi baten dantzan jartzeari kantatu diot. Harkaitz Canok, errekak tristuraren sendabide bihurtu ditu. Odei Barrosok zezenaren begietatik epaitzen gaitu. Bilintxek pobrearen suertiarekin, gizartea hainbeste aldatu ez dela erakusten du. Beste hitzotan, agure bat kanpai eske, habanera bat, iraultzaren nostalgia edota jai ostean topatutako poemak agertzen dira..

Ezagutu Amorante

Sarrera eskuratu


azaroak 10/18.00

la descarada

Antzerkia

Ane Gebara

-------------------------------------------

Laster informazio gehiago.

Ezagutu Ane Gebara 



AZAROAK 23/16.00ETATIK AURrERA

[Arte Hartze Zikloaren azkenengo emanaldia: Faktoriako sortzaile egoiliarren eta bekadunen jaialdia]

Peru Galbete, Amaia Molinet, Maria Iturbe eta Maialen Ramirez, Jare Prieto eta Eva Perez-Pons, eta gehiago!



 

Irailak 15-

Azaroak 23,

Igandero hamabostaldiro!

6 emanaldi!

 

 

Bonoaren aurresalmenta 35€ 

*Bazkideak: 30€

*Langabeak/ikasleak:20€

[Ekitaldi bakoitzaren sarrera: 10€-koa izango da]

Date & Time
larunbata
2024(e)ko azaroaren 23(a)
18:00 19:00 Europe/Madrid
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Ikusi mapan
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Partekatu jarduera hau zure sare sozialetan.